Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/09/24
Colmar (Alsazia)
Alsazia, Frantziako ipar-ekialdean kokatua dagoen herrialdea da eta Suitza eta Alemaniarekin ditu mugak. Bere ardoak ospetsuak dira mundo osoan, baina oraindik eta ospetsuagoak dira bere hiri eta herriak, batez ere bere edertasunagatik. Estrasburgo du hiriburua eta honako hauek herririk politenetakoak: Eguisheim, Turckheim, Riquewihr, Kaisersberg eta nola ez, Colmar. Hiri hontan jaio zen Frédéric Auguste Bartholdi, New York hirian kokatua dagoen “Askatasunaren Estatuaren” egilea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario