Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2021/04/01

Debako Santa Maria elizako portada

 Egungo eliza XV eta XVI. mendeen artean eraiki zuten beste eliza gotiko baten gainean. Halere, aurreko eraikinaren zenbait elementu mantentzen ditu, Ama Birjinaren bizitza irudikatzen duten eskulturek apaintzen duten portada polikromatu bikaina, adibidez. Irudi horiek 1465ean zizelkatu eta 1682an margotu zituzten, Gipuzkoako portadarik dotoreenetako bat sortuz. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario