Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2013/12/03

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur goizean, Bilbon ateratako argazkia









Ba al zenekien...
... Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.


... 1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. 


.…Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.


. Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.




2013/11/28

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. "Sociedad Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques" sozietatea 1900. urtean sortu zen. Horrek, Euskal Herrian itsasontzigintza zibil modernoaren hasiera ekarri zuen. Urteetan gailurrean egon ondoren, Euskaldunak itxi egingo zela iragarri zuen 1984. urtean.
Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.
Museoak inguruko itsas ondarea ezagutarazi nahi du.27.000m2-ko azalera du eta 2003ko azaroaren 20an inauguratu zen.
Kanpoko aldean, Euskalduna Ontzioletatik mantendu ahal izan diren zenbait elementu ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Garola garabia eta Ponpen Etxea, eta ondare balio handia duten dikeak ere ikusi ahal izango ditugu, bertan zenbait ontzi erakusten direlarik.




2013/11/22

Urola ibaiaren sorburua


Aizkorri magalean agertzen diren errekatxoetako urak Urola ibaia sortzen dute. Erreka hauetako bat

Artzanburu izenez esagutzen da eta Barrendiola errekarekin bat eginda gero Barrendiola (Brinkola) urtegira isurtzen dituzte bere urak. Brinkolan beste erreka batzuekin elkartu eta Urola izena hartzen du. Gipuzkoa hegoaldetik iparraldera zeharkatu eta gero, Zumaian itsasoratzen da.    








2013/11/01

Urederra

Urederraren iturburuko natur erreserba Urbasa-Andíako natura parkean dago, Bakedanoko udalerrian (Nafarroan). Han sortzen da Urederra ibaia eta, 19 kilometroko ibilbidea egin eta gero, Ega ibaira isurtzen ditu urak, Lizarra parean. Natura erreserba 1987an izendatu zuten.
Urbasako gune karstikoan sortutako akuifero garrantzitsuaren berezko irteerarik emankorrena da. 630 metroko garaieran sortzen da (pareta horren goiko tontorrak 900 metro ditu). Milioika urtetan, Urbasako ura hustearen eraginez, gunearen hegoaldeko ertzean sortutako anfiteatro arrokatsua osatzen duen koska modelatua da.
Oso nabarmena da zuhaitz, zuhaixka eta flora aniztasuna; eremu txiki batean, espezie hauek aurkitzeko aukera izango dugu, besteak beste: ezkiak, haritzak, astigarrak, pagoak, lizarrak, zumarrak, sahatsak, hurritzak, elorri zuriak, ezpelak eta ipuruak.
Baina toki berezi hontako ezaugarri nabarmenena ibai da. Ikusgarria da ibai hontako urek nola bihurritu eta jolasten duten haitz eta zuhaitzen sustraiekin, ur-jauzi, errekatxo eta potzu koloretsuak sortuz.
Urederra ibaiaren iturburura iristeko, Bakedanon dagoen aparkalekutik abiatzen den bidezidorretik sartu beharko dugu, oinez. Ordu erdi batean iritxiko gara natur erreserba “magiko” honetara.













2013/10/10

Costa Quebrada (Cantabria)

Santander hiritik Liencreseko dunataraino iristen den kosta zatia “Costa Quebrada” izenarekin ezagutzen da. Ondo ipinitako izena du, benetan kostalde bihurri, zakar eta gogorra da, baina edertasuna gainezka daukana. Hamaika hondartza, itsaslabar eta uhartetxo aurkitzen dira kosta zati honetan. Ea argazki hauen bitartez azaltzen dizueten toki berezi honen edertasuna. 



2013/10/06

Hernio mendia

Hernio,Gipuzkoako erdigune geografikoan dagoen mendi bat da. 1070m. garaiera du.
Hernion hainbat gurutze daude. Horrez gain, gurutze horiekin batera kalbario bat dago. Tradizioaren arabera, kalbario honetatik pasatzen dena gaixotasunak sendatuak izango omen ditu.
Iraileko igande guztietan erromeria egin ohi da eta jende ugari urbiltzen da bertara.









2013/09/25

Júzcar (Málaga)


Júzcar (Málaga) ezaguna da munduan “ Lehenengo Herri Pitufoa “delako. Rondako mendilerroan kokatua dagoen herri txiki hau, 250 bizilagun bakarrik ditu, aukeratu zuten “Pitufoak 3Den” filmearen estrenaldirako. Egun batetik bestera, normalean zuriz margotuta egon ohi zen herria, kolore urdinez margotu zuten, bizilagunek erabakita batzar batean. Harrezkero udaletxea, plaza, eliza, hilerria eta beste etxe guztiak “Pitufoen” kolorearekin margotuta aurkituko ditugu.