Behelainoak eta pagoak elkar uztartzen direnean sortzen den xarma berezia izan ohi da. Pagadi barneko ezetasuna azalean atsikitzen denean, basoko berdearen intentsitatea arimaraino sartzen denean eta pagoek umetako fantasmak diruditenean, bihotzeko lasaitasun paregabea sentitu ohi dut, batez ere, behelainoa, nire ibilaldietako lekuko isila izaten denean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario