Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/05/21

Zerain (Gipuzkoa)

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago, Goierrin, Aizkorriren magalean. Betidanik nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon den komunitatea osatzen du. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar, hala nola, meatza, egurra, ikatza, etb.
Herri hontako berezitasunetako batek, Goya margolari ospetsuarekin zer ikusia dauka. Domingo de Goya, Mantxola baserrian jaio zen 1578an, eta Zerainen zeuden harginetariko bat zen, behinola, Aragoiko lurretara joan zena Fuentes de Jilocako parrokia egitera. Francisco de Goya y Lucientes, margolari famatuaren beraitona izan zen.Hala nola, Goyaren aitaren aldetiko adarrak Zerainen zuen jatorria. 

   







No hay comentarios:

Publicar un comentario