Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/06/01

Arantzazuko Santutegia

Erligiotatea eta abanguardia elkartzen dituen eraikina da Arantzazuko Santutegia. Neurriz eta itxuraz benetan itzal handikoa eta artegintza modernokoa izatea nahi zuten; eta horretarako, ideia-lehiaketa antolatu zen 1951. urtean. Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorgaren proiektua izan zen irabazle.


Haitzarte erdi-erdian, fatxadaren eta kanpaien dorreak zutik daude, kareharrizko milaka diamante-muturrez estalita. Fatxadan 14 apostoluz osatutako frisoa dago eta, bukaeran, Pietatea. Irudiak hotzak dira, hutsak, izotzak haitzetan sorrarazten dituen formen erara. Jorge Oteiza da hauen egilea.

Tenpluan sartzeko lau ateak Eduardo Chillidak egin zituen. Lucio Muñoz da erretaula nagusiaren egilea, 600 metro karratu baino gehiago ditu eta egur tailatuz eta polikromatuz dago landuta.

Argi-jokoa Javier Alvarez de Eulateren beirateez lortzen da hein batean, urdinak direla nagusi.

Kripta Nestor Basterretxeak apaindu zuen. 18 horma handi ditu, berebiziko espresio-ahalmena eta kolorearen erabilera erasokor samarra ezaugarri dituztenak.

Arantzazuko lanen izaera abangoardista ez da beti behar bezala ulertu, eta horregatik, lanak luzaroan geldiarazi eta, zenbaitetan, proiektuak berriz zehaztu behar izan ziren.

 









No hay comentarios:

Publicar un comentario