Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2014/06/24

Oñatiko Korpuseko prozesioa

Oñatiko Korpuseko prozesioa ikusgarria izaten da. Alderdi erlijioso hutsez gain, hiru elementu ditu ospakizunak oinarritzat: lehenbizi Aldareko Jaunaren Kofradia, bertako partaideek kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzean desfilatzen dutela; Jesukristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatzen dituztenak, pelukak, maskarak eta bestelako jantziak daramatzatela (Udalerriko zaindaria den Arkanjelua, dotoretasun eta militar kutsu handiz); eta, bukatzeko, dantzariek, errespetuaren eta alaitasunaren irudiak, ematen diote bukaera prozesioari.


Tradizioa, erlijiotasuna eta dantzak bat eginik, meza ondorengo prozesio bereziak, herriko kaleak zeharkatzen ditu. Erlijio eta folklorezko errito ikusgarria dugu; XVI menden aipatzen da lehen. Oñatin, 500 urte baino gehiago duen ohitura hau ondo mantendu da.      











No hay comentarios:

Publicar un comentario