Martxoak 29an bukatu zen 19.Korrika
Bilbo hirian 2501 Km egin eta Euskalherriko herri gehientsuenak
zeharkatu eta gero. Milaka
euskahaldun bildu ginen ongietorria eman eta agurtzeko.
“Emozioz jositako Korrika bizi izan
dugu. Oso hunkituta gaude AEKren familia osatzen dugun guztiok.
Korrikak piztu dituen emozioak eta sentimenduak egunero eta bitarteko
desberdinen bidez zabaldu dira. Hamaika argazki, bideo, mezu, txio
gorde ditugu adibide moduan. Beraz, esan dezakegu, euriak blaitu
bagaitu ere, Korrika uholdea izan dela, jende uholde beroa euskararen
garra hamaika egunez pizturik izan duena. Jende uholderik handiena
izan dela diogu 2.500 kilometro horietan inoizko jendetzarik handiena
ikusi dugulako”.
Asier Amondo
19.Korrikako arduraduna
No hay comentarios:
Publicar un comentario