Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2015/03/03

Arginetako Nekropolia

Arginetako nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentuen arteko garrantzitsuenetarikoa da, bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta baita sarkofagoen kronologiagatik ere (zaharrenak VII-IX mendeetan datatu dira eta berrienak Goi Erdi Aroan).
Elorrioko Zenita auzunean dagoen nekropoli honetako multzoa 21 piezak eta San Adrian baselizak osotzen dute, eta hauen artean, sarkofago bikoitza eta bost hilarri nabarmendu behar dira. Baseliza XVI. mendean berreraiki zen eta harrez geroztik hainbat bider berritu da.
Sarkofagoak inguruko auzunetako (Mendraka, Miñota, Berrio) nekropolietarako egin baziren ere, geroago Elorrioko parrokoa zen Retolaza jaunak gaur dauden lekuan batu zituen XIX. mendean, paraje gogoragarria eta erromantikoa sortuz.












No hay comentarios:

Publicar un comentario