Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2017/07/21

Luzerna

Luzerna Suitzako erdialdean dagoen 200.000 biztanleko hiri bat da. Lau Kantoiak lakoaren ertzean kokatua dago eta Suitzako Alpeen hurbil. Hiriko monumentu ezagunenak hauek dira: -Kaperaren Zubia Europako egurrezko zubi zaharrena da eta 200 metro inguru ditu.1365. urtean eraiki zuten. Zubiaren erdian Uraren Dorrea aurkitzen da, hiriko ikur nabarmenena eta Suitzako monumentu entzutetsuenetakoa. -Udaletxe zaharra XVI. mendean jasotako eraikin errenazentista bat da. Bi erloju ditu bere dorre karratuan. -Suitzako lehenengo tenplo barroko handia izan zen Jesuiten Eliza. -Luzernako lehoiaren monumentua haitzesko horma batean egindako oroigarri bat da. -Hiriko alde zaharreko etxeetako fatxada margotuak.

2017/07/13

Le Landeron (Suitza)

Le Landeron Suitzako 4.500 biztanle dituen udalerria da. Neuchâtel kantonamenduan dago.Herriko plaza ederrean bi iturri eta XVI eta XVII. mendeko hainbat etxe dotore ikus daitezke.

2017/07/11

Murten (Suitza)

Murten orain dela 800 urte sortutako herri txiki bat da Murtensee aintzira ondoan. Friburgoko kantoian kokatuta dago eta harresi batek inguratzen du. 6000 biztanle inguru ditu.

2017/07/08

Chillongo gaztelua

Chillongo gaztelua, Léman aintziraren ekialdeko ertzean dagoen uharte bat da, Suitzako Veyteaux barrutian, Montreux udalerritik 3 kilometrora. XVIII eta XIX. gizaldietan idazle ugari izan zituan bisitari,hauen artean, Rousseau, Victor Hugo, Alejandro Dumas, Flaubert eta Lord Byron. 1939. urtean 100.000 bisita izatera ailegatu omen zen eta gaur egun, urtean 300.000 inguru izaten ditu.

2017/07/06

Udaberriko behelainoak

Izarraitz mendiko pagadiek goizeko behelainoen menpean.

2017/07/04

Lausanako Museo Olinpikoa

Lausanako Museo Olinpikoak antzinako eta oraingo Joko Olinpikoari buruzko informazioa erakusten du. Hainbat artelan ikusgai daude inguratzen duen parkean, beti ere, deportearekin zer ikusia dutenak. 1993. urtean ireki zuten eta 1995.urteko Europako Museoa izendatu zuten.