Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/07/08
Chillongo gaztelua
Chillongo gaztelua, Léman aintziraren ekialdeko ertzean dagoen uharte bat da, Suitzako Veyteaux barrutian, Montreux udalerritik 3 kilometrora.
XVIII eta XIX. gizaldietan idazle ugari izan zituan bisitari,hauen artean, Rousseau, Victor Hugo, Alejandro Dumas, Flaubert eta Lord Byron.
1939. urtean 100.000 bisita izatera ailegatu omen zen eta gaur egun, urtean 300.000 inguru izaten ditu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario