Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2017/07/21
Luzerna
Luzerna Suitzako erdialdean dagoen 200.000 biztanleko hiri bat da.
Lau Kantoiak lakoaren ertzean kokatua dago eta Suitzako Alpeen hurbil.
Hiriko monumentu ezagunenak hauek dira:
-Kaperaren Zubia Europako egurrezko zubi zaharrena da eta 200 metro inguru ditu.1365. urtean eraiki zuten. Zubiaren erdian Uraren Dorrea aurkitzen da, hiriko ikur nabarmenena eta Suitzako monumentu entzutetsuenetakoa.
-Udaletxe zaharra XVI. mendean jasotako eraikin errenazentista bat da. Bi erloju ditu bere dorre karratuan.
-Suitzako lehenengo tenplo barroko handia izan zen Jesuiten Eliza.
-Luzernako lehoiaren monumentua haitzesko horma batean egindako oroigarri bat da.
-Hiriko alde zaharreko etxeetako fatxada margotuak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario