Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2018/07/15

Bom Jesus do Monte


Bom Jesus do Monte Portugalgo Braga hiriaren ondoan dagoen Nogueiró e Tenões parrokian kokatzen den santutegia da, bere eliza neoklasikoa eta 116 metrotako eskailera barrokoagatik ezaguna.

Hasiera batean, zig-zag itxurako eskailerak bost zentzumenei eskainitakoak (ikusmena, usaimena, entzumena, ukimena eta dastamena) ziren. Geroago 1781. urtean eskailera berriak gehitu zizkioten hiru bertute teologikoak sinbolizatzen dituztenak (fedea, esperantza eta karitatea). Eskailerak iturriz eta estatuaz  apainduak aurkitzen dira.

Garai honetakoa da gaur egungo santutegia ere.

XIX mendean parke batek inguratu zuen santutegia eta Braga hiriarekin lotzeko muinoa igotzen duen funikularra ezarri ze








No hay comentarios:

Publicar un comentario