Nire egoera


Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.







2018/07/01

Tolosako Sanjoanak




Ekainaren 24a. Andre Mari parrokian ospatzen den goizeko Meza Nagusiaren ondoren prozesioak irteten du kaleetara. Bertan parte hartzen dute Udalbatzak, kofradiek, musika bandak, txistulariek, dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botatzen dituzte. Kanpai hotsak, musika, eskopetarien  deskargen zaratak, bolbora usaina, erraldoien dantzak … Antolatutako nahaste-borrastea. Prozesioa  amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan biltzen dira berriro, bertan ere deskargak egiteko. Festa ederra Tolosako kaleetan. Gora Sanjoanak.














No hay comentarios:

Publicar un comentario