Nire egoera
Txikitatik gustatu izan zait marraztea. Hasiera batean marrazkiak arkatzarekin egiten nituen, geroago margo koloretsuak egin nituen eta nire ibilaldi artistikoa, argazkiek harrapatuta gelditu da, oraingoz behintzat. Nire lehenengo argazkiak zuri- beltzean izan ziren, diapositibak ere landu nituen eta nola ez, kolorezko argazkiak. Azkenean argazki digitala deitzen den hontan murgilduta nabil. 40 urte argazkiak egiten pasa ondoren, zaletasun honekin, beste urte batzuk pasatzeko itxaropenarekin jarraitzen dut.
2018/07/12
Zamora
Zamora, izen bereko probintziako hiriburua da, Castilla- León komunidade erkidegoan kokatua dago eta Portugaleko mugatik gertu. Hiri txikia da, 63.000 bizilagun besterik ez ditu.
Hala ere, erromanikoaren hiria deitzen diote, estilo hontako eliza multzo handi baten jabe delako. Ondare erromaniko hau borobiltzeko, gainera, baditu katedrala, gaztelua, harresiak, zubia eta hainbat etxe eta jauregi garrantzitsu.
Bestalde, esanguratsua da, baita ere, alde zaharreko eraikin modernista multzoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario